Politika

Arrantzale bizardunek presoen aldeko pankarta zabaldu dute Iruñean, Gobernu ordezkaritzan

Presoak Euskal Herriratzeko kartela ireki bezain azkar guardia zibil bat atera eta galerazi egin die bertan egotea

Arrantzale bizardunak, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
joxerra senar
2014ko apirilaren 17a
14:39
Entzun

Azkarra izan da dena. Iruñeko Carlos III. etorbidean behera hiru gazte agertu dira, arrantzale bizardunez mozorrotuta eta kainabera pare bat zeramatela. Merindades plazko Espainiako Gobernu ordezkaritzaren egoitzara iristean, kainaberak igo eta presoak Euskal Herriratzearen aldeko pankarta zabaldu dute.

Atarian zen guardia zibilak ez die utzi. Bultzatu egin ditu, eta berehala pankarta tolestu eta joan diren toki beretik itzuli dira. Ez da beste istilurik gertatu. .

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.