Astelehena hondoratu da, hamabi metro luzerako ontzia. Berdel arrantzan ari ziren ontziko patroia eta marinel bat Izaro uhartetik gertu, eta, 08:15 aldera, sorosteko eskatu du, ontzia hondora zitekeela eta.
Espainiako Guardia Zibilaren ontzi bat Matxitxako inguruan zegoen, eta Bermeora joan da marinelei laguntzera. Astelehena ezin zela mugitu ikusirik, kaira eraman dute ontzia, baina, 200 metroren faltan, hondoratu egin da.
Nolanahi ere, ordurako poliziek onik atera dituzte marinelak.