Arrantzontzi bat hondoratu da Donibane Lohizunen

Argitzeke dauden arrazoiak tarteko, alboetan pitzadurak egin zaizkio eta urperatzen hasi. Kaira iristeko modua izan dute, eta ez da inor zauritu.

2007ko apirilaren 7a
17:46
Entzun
Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Mirentxu arrantzontzia hondoratu egin da gaur goizean. Goizeko seiak aldera legatzetara abiatu da, baina lasterrera, alboak pitzatuta zeuzkala ohartu dira arrantzaleak, eta hondoratzen ari zirela. Ondorioz, kaira itzuli dira, eta eurak onik badaude ere, itsasontzia urak jan du. Pitzadurak zerk eragin dituen argitzeke dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.