Arrasateko (Gipuzkoa) Fagor enpresan 26 eta 33 urteko bi langile zauritu dira, leherketa baten ondorioz. Bizkaiko Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, disolbatzailearekin erreta. Langile batek gorputz osoan ditu erredurak, bigarren eta hirugarren gradukoak; besteak, eskuetan eta aurpegian.
Lan istripua eguerdian jazo da, oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio. Azpikontratatutako enpresa batekoak dira zauritutako bi lagunak. Ezbeharra gertatu denean, langileak makina bat garbitzen ari omen ziren koipea kentzeko likidoarekin. Lantegi hartako behargin baten arabera, 10 langile inguru ari ziren lanean leherketa izan den lekutik gertu eta haietako bi harrapatu ditu "bete-betean". Bat "sutan" ikusi duela adierazi du.