Donostiako Administrazioetako 3. epaitegiak arrazoia eman dio Arrasateko Udalari (Gipuzkoa) eta, ondorioz, ez du kendu beharko Emili Larrea, Jose Mari Iturrioz Zapa eta Roberto Aranbururen, Guardia Zibilak 1978an hildako arrasatearren, omenezko oroitarria. Roberto-Zapa eta Emiliren enparantzainskripzioa du oroitarriak, eta hura kentzekoeskatu zionEusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Arrasateko Udalari, 2009an.Gainera,inguruetako kaleetan agertutako pintaketa batzuk ere kentzea galdegin zion, horiek denek«terrorismoa goratzen» zutelako. Udalak pintaketak garbitu zituen, baina helegitea jarri zion oroitarria kentzeko erabakiari, etaorain Donostiako epaitegiak arrazoia eman dio.
Arrasateko Udalak 2009ko ekainaren 24an jaso zuen Herrizaingo Sailaren lehenengo errekerimendua, eta harrezkero, beste zazpi gehiago. Udalak ondoren aurkeztutako helegitean adierazi zuen jasotako errekerimenduak «oinarri juridikorik gabekoak eta arbitrarioak» zirela. Herriko kaleak noiz eta nola garbitu behar diren Udalari dagokiola, etaUdala plazan dagoen oroigarriak ez duela inor iraintzen esan zuen Udalak.Donostiako epaitegiak kaleratutako ebazpenean berretsi du oroitarriak ez duela legerik urratzen, 1978ko gertaeren oroitzapen gisa jarri zela eta ez duela zertan inorentzat iraingarri izan behar.
Jose Mari Iturrioz eta Roberto Aranburu Komando Autonomo Antikapitalistako kideak Guardia Zibilak tiroz hil zituen, 1978ko azaroaren 5ean. Tiroketa horretan Emili Larrea52 urteko emakumea ere hil zuten. Haiek ez ahazteko jarrizuten oroigarria.
Arrasateko Udalak ez du kendu beharko Guardia Zibilak hildakoen oroitarria
Larrea, 'Zapa' eta Aranbururen omenezko oroigarriak ez duela legea urratzen ebatzi du Donostiako epaitegiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu