Atentatua Arrasaten

Arrasateko Udaleko beste alderdiekin harremanetan hasiko da PSE, zentsura mozioa bultzatzeko

EAE-ANV alkatetzatik kendu eta "gobernu plurala" osatzea litzateke helburua. PSE-EEren Gipuzkoako zuzendaritzak bultzatu eta babestutako ekimena da.

2008ko martxoaren 14a
11:40
Entzun
Ino Galparsoro Arrasateko EAE-ANVko alkatearen kontra zentsura mozioa bultzatzea erabaki du PSE-EEren Gipuzkoako zuzendaritzak. Horretarako, harremanak hasiko ditu "berehala" Udaleko beste alderdiekin. Atzo arratsean hartu zuten erabakia Gipuzkoako sozialistek, "ahobatez".

Zentsura mozioaren helburua EAE-ANV alkatetzatik kentzea eta "gobernu plurala" osatzea dela nabarmendu dute.

Joan den ostiralean ETAk Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohia hil zuela-eta sortu dira Arrasateko alkatetzaren kontrako ekimenak. EAE-ANVk ez zuen gaitzetsi atentatua, eta, ondorioz, EB-Zutikek hautsi egin zuen udaleko gobernu akordioa. PPk, berriz, zentsura mozioa iragarri zuen, eta gaur gauza bera egin du PSE-EEk. EAko lehendakari Unai Ziarretak, berriz, atzo adierazi zuen aztertzen ari direla zentsura mozio bat aurkeztuko balitz zer egin.

EAE-ANVk zazpi zinegotzi ditu; EAJk eta PSE-EEk launa; EB-Zutik koalizioak hiru eta bana EAk, PPk eta Aralarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.