Arrasaten baserri bat erori da, eta bi senide hil dira

Herrizaingo Sailaren arabera, gas leherketa baten ondorioz erori da eraikina; beste pertsona bat larri zauritu da

Larrialdi zerbitzuak eta ertzainak, eroritako baserriaren inguruan. G. RUBIO / ARP.
Erredakzioa
Donostia
2012ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Familia bereko bi kide hil dira Arrasaten (Gipuzkoa), Gesalibar auzoan, baserri bat erorita, eta beste bat larri zauritu da. 65 urteko gizonezko bat eta 57 urteko emakumezko bat dira hildakoak. Zauritua, berriz, gizonezkoaren emaztea da, eta hildako emakumearen ahizpa. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, gas leherketa baten ondorioz gertatu zen ezbeharra, atzo, 03:30ean, Aldape baserrian. Baina 07:15 aldera eman zioten abisua bizilagunek Ertzaintzari.

Aldape baserriak bi solairu zituen, eta nahiko aldenduta zegoen herritik. Gertuen zeukan baserria 200 metrora dago. Gainera, AHT abiadura handiko trenaren lanak egiten ari dira inguru horretan, eta leherketak oso ohikoak dira. Hori dela eta, baserria erori zenean entzun zen zaratak ez zituen larritu bizilagunak.

Ertzaintzaren eta suhiltzaileen bilaketa lanak, beraz, leherketa gertatu eta lau ordura hasi zituzten. Gizonezkoaren gorpua berehala aurkitu zuten, eta zauritua ere bai. Azken hori Gurutzetako ospitalera eraman zuten (Barkaldo, Bizkaia). Hildako andrearen gorpua handik lau ordura aurkitu zuten.

Joseba Erramun Askasibar Arrasateko alkatearen arabera, baserriaren irudia lazgarria da: «Ez dago harri bakar bat ere bestearen gainean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.