Euskal herria

Arratsaldean irekiko dituzte Baigorri aldean aurkitutako zuloak

Baigorri aldean ETAren hiru zulo aurkitu dituztela esan du Frantziako Poliziak. Hasiera batean armak eta lehergaiak aurkitu dituztela esan arren, zer egon daiteken zantzurik ez dutela azaldu du Poliziak.

2011ko uztailaren 12a
16:39
Entzun

Frantziako Poliziak jakinarazi duenez, gaur goizean ETAren hiru zulo aurkitu dituzte Baigorri aldean. Oraindik ez dakite zer dagoen barruan, izan ere, nahiz eta hasieran Polizia iturriek esan arma eta lehergai kopuru handia aurkitu dutela, ondoren aitortu dute zabaldu gabe dituztela eta zer egon daiteken arrastorik ez dutela. 

Hala ere, horrekin batera, zuloak aspaldikoak izan daitezkeela gaineratu dute, eta agian ETAk aspaldian ez dituela erabili. Laurence le Vert epaileak zuzentzen du operazioa. Zenbait hedabideren arabera, Guardia Zibilaren laguntzarekin aurkitu ditu Frantziako Poliziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.