gasteizko udala

Arrazakeriaren kontrako adierazpena sinatu dute Gasteizen PPk ez beste alderdi guztiek

Xenofobiaren kontra ez ezik, fracking-aren eta Garoñako zentral nuklearraren kontra sinatu dute. Emakumeen eskubideen aldeko konpromisoa ere izenpetu dute.

Alderdietako ordezkariak, adierazpena sinatu eta gero. JUANAN RUIZ, ARGAZKI PRESS
2015eko ekainaren 26a
16:45
Entzun

Gasteizko Udaleko ia alderdi guztiek sinatu dute Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren printzipioei jarraiki osatu duten sei puntuko adierazpena. EH Bilduk, EAJk, PSEk, Hemen Gaudek eta Irabazik izenpetu dute adierazpena; PPk ez du sinatu.

Deklarazio horren arabera, alderdi guztiek arrazakeriaren kontrako konpromisoa hartu dute, eta erabat baztertu dute "alderdi interesen mesedetan migratzailearekiko beldurra sustatzea". Oinarrizko errentaren alde egin dute, eta, aldi berean, iruzurraren kontrako konpromisoa hartu dute.

Ingurumenaren zein emakumeen eskubideen aldeko konpromisoak ere jaso dituzte adierazpenean. Besteak beste, fracking-aren eta Garoñako zentral nukleararen kontrako jarrera agertu dute adierazpenarekin. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.