«Arrazoi politikoak» ikusten ditu Errioxako auziaren atzean Mendiak

Errioxako presidenteak dio Osakidetzarekin errioxarrek «eskuzabal» jokatu dutela, baina ez direla «inozoak»

Erredakzioa
2011ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du soilik «arrazoi politiko bat» dagoela Errioxako Gobernuak osasun zerbitzua etetea erabakitzeko. Bere esanetan, arrazoi hori honakoa da: «Sanzi [Errioxako Gobernuko presidentea] errentagarria egiten zaio Euskadiren aurka politika egitea».Mendiaren iritziz, gainera, Espainiako Osasun Ministerioak «argi» hitz egin du.

Pedro Sanz Errioxako presidentearen arabera, aldiz, errioxarrak «eskuzabalak» dira, baina ez «inozoak». Adierazpen horiekin erantzun dio Eusko Jaurlaritzak esandakoei. Sanzek adierazi du «denak muga bat» duela, Jaurlaritzak gainditu egin duela.

Bestetik, Jaurlaritzak esan du Burgosko, Kantabriako, Nafarroako eta Errioxako herritarrei zerbitzua ematen jarraituko duela Osakidetzak: «Errioxarrek ez dutelako errurik duten presidentea izateagatik». Hori hala, Mendiak azaldu du «arrazionaltasunetik» konponbideak bilatzeko «beharra» dutela «politikari serioek eta arduratsuek». Horrez gain, adierazi du ez dela Sanzek EAEren aurka egin duen «eraso» bakarra; izan ere, esan duKontzertu Ekonomikoarekin egin zuela, eta orain osasunarekin ari dela.

Bestalde, Sanzek dio prest daudela erkidegoen artean zerbitzuak elkarbanatzeko, baina betiere «kolaboraziorako akordioak» sinatzen badira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.