Hogeita hamahiru urte bete ziren hilaren 13an Joxe Arregi torturatuta hil zutela, atxilotu zutenetik bederatzi egunera. Haren sorterrian torturaren kontrako ekitaldia egin zuten atzo, biktimak omenduta.
Besteak beste, Eñaut Elorrieta kantariak, Unai Romano torturen biktimak eta Jexux Mari Irazu bertsolariak parte hartu zuten ekitaldian. Bertan, Koldobika Jauregik eginiko Barne Kanta oroitarria inauguratu zuten.