«Arriskuez» ohartarazi du Pagazaurtunduak

«ETAren estrategiaren morroi» ez daitezela bihur eskatu die herritarrei anaia hil zuteneko urteurrenean

Erredakzioa
2012ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Joseba Pagazaurtundua Andoaingo udaltzainburua ETAk atzo bederatzi urte hil zuela eta, oroimen ekitaldi bat egin zuten haren gertukoek. Hildakoaren arreba eta Terrorismoaren Biktimen Fundazioko buru Maite Pagazaurtundua izan zen ekitaldiko hizlari nagusia, eta egungo egoerak dakartzan «arriskuez» ohartarazteko baliatu zuen hitzaldia: «Kontzientzietan beldurra dago oraindik, eta herritarrei eskatzen diegu ez dezatela ETAren estrategiaren esklabo bihurtu nahi izan; aske direnek aske izaten jarrai dezatela, eta ez direnak gauzak diren bezala ikusten saia daitezela, bidean ditugun amarru semantikoetan erori gabe». Garai berria lortzeko «kaputxak kendu» eta desegiteko eskatu dio ETAri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.