Gertaera

Arropa denda batean lapurretan egiten saiatzeagatik gazte bat atxilotu dute Donostian

Gizonezko gazte bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Donotian, arropa denda batean lapurretan egiten saiatzea eta saltokiko arduradunari eraso egitea leporatuta.

2006ko apirilaren 28a
12:20
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, atzo eguerdian, 13:15 aldera, gertatu zen atxiloketa. Denda batetik deitu zieten, lapurretan egiten saiatu zen gazte bat atxikita zeukatela esanez. Iritsi zirenean, bi gizonezko elkarrekin borrokan aurkitu zituzten, eta banatu ondoren, dendako arduraduna zela esan zien batek. Bestea, berriz, jantziak lapurtzen saiatu zela azaldu zien, eta ohartzean, alde egitea eragotzi ziola. Eraso egin ziola eta hiltzeko mehatxua erantsi zuen. Ondorioz, F.J.L.F. atxilotu egin zuen Ertzaintzak, lapurreta, erasoa eta mehatxuak egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.