Okupazioa

Arrotxapeko gaztetxea irailaren 2an husteko asmoaz ohartarazi dute

Husteko datari buruzko epaia jaso dute, eta, hori ikusirik, Artika kalean den eraikina «defendatzera» deitu dute gaztetxeko ordezkariek, sare sozialetan.

Urtarrilaren11an egin zen epaiketaren aurkako elkarretaratzea egin zen epaitegiaren kanpoaldean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2021eko abuztuaren 12a
13:16
Entzun

Irailaren 2an Arrotxapeko Gaztetxea husteko agindua dute poliziek. Hala jakinarazi dute gaztetxeko kideek sare sozialetan. Urte hasieran egindako epaiketaren epaia jaso berri dute, eta bertan zehazten da noiz.

«Gaztetxeak antolatzeko eta sistemari aurre egiteko beharrezkoak direla ulertzen dugu. Horregatik guztiagatik eta horrelako proiektuetan sinisten dugunez, hau defendatzeko deia egiten dugu», zabaldu dute gaztetxeko ordezkariek sare sozialetan.

2016ko irailean Arrotxapeko Artika kalean hutsik zen eraikin bat okupatu zuten auzoko gazteek, eta euretako hiru identifikatu zituen poliziak. Geroztik, hiru epaiketa egin dira, azkena urtarrilean, eta, gaztetxeko asanbleak salatu zuenez, gazteei «40.000 eurorainoko kostu judizialak» erreklamatzen zizkien akusazioak. Azkenean akordio bat lortu zuten, kopuru hori murrizteko.

Alta, martxotik, eraikina husteari buruzko erabakiaren zain zeuden, eta orain heldu da abisua. Gaztetxekoek beti nabarmendu dute auzoarentzat garrantzitsua dela autogestio eta kontrabotere gune bat izatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.