Arruabarrenak eta Erkiagak ordezkatuko dituzte Araban EAko diputatuak

Aurrekontuen proiektuari zuzenketak egin ostean, EArekin zuen akordioa hautsi zuen EAJk azaroan

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Malentxo Arruabarrena Gasteizko Udaleko EAJren bozeramaileak eta Andoni Erkiaga Arabako Lanak elkarte publikoko zuzendaritzako kideak ordezkatuko dituzte azaroaren 26an Arabako Foru Aldunditik kanporatu zituzten EAko bi diputatuak. Arruabarrenak Lorena Lopez de Lacalle ordezkatuko du Kultura, Euskara eta Kirol Sailean. Erkiagak, berriz, Mikel Mintegi ordezkatuko du Ingurumen Sailean.

EAk 2011ko aurrekontu proiektuari bederatzi zuzenketa aurkeztu ostean, Xabier Agirre ahaldun nagusiak alderdi horretako bi diputatuak kanporatzea erabaki zuen, eta alderdi horrekin zuen gobernu akordioa amaitutzat eman zuen. Aurreko urtean gauza bera egin zuen Aralarren diputatuarekin.

Alkategai izandakoa

Arruabarrena politikari ezaguna da Araban. Gasteizko alkategaiaren aukeraketarako aurkeztu da aurten, Ramiro Gonzalezekin batera. Gonzalez sektore ofizialaren hautagai gisa aurkeztu zen, eta Arruabarrena, EAJko oinarrien hautagai. Berdinketa ezin hautsita, Gonzalezek eta Arruabarrenak erretiratu egin zuten beren hautagaitza. Gorka Urtaran Batzar Nagusietako legebiltzarkidea izango da hautagaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.