Osasuna

Arta Intentsiboko Gunetik atera dute meningitisak jotako 5 urteko mutikoa

Azken egunetan bederatzi lagun ingresatu behar izan dituzte Nafarroan gaitz horren ondorioz. Hala ere, kasu horiek guztiek ez dutela elkarren artean harremanik dio Nafarroako Gobernuak.

2009ko urtarrilaren 3a
18:40
Entzun
Urtarrilaren 1ean meningitisarekin Iruñeko Bideko Amaren erietxean ingresatu zuten 5 urteko medikoa Arta Intentsiboko Gunetik gela arruntera eraman dute, hobera egin duela-eta. Nafarroako Gobernuak agertu duenez, azken orduetan "nabarmen" egin du onera Beiren bizi den mutikoak, eta horrenbestez, ez dabeharrezkoa Arta Intetsiboetan edukitzea.

Beste bi haur ere ingresatu dituzte azken orduetan meningitisa dutelakoan -3 urteko mutiko bat eta 18 hilabeteko neskato bat-, baina meningokokoek eragindako gaitza duten ikertzeko fasean daude oraindik. Nolanahi ere, bi haur horiek ere onera egitean ari direla agertu du Gobernuak. 3 urteko mutikoa, Antsoaingo bizilaguna, Bideko Amaren erietxean dago, Arta Intentsiboetan. 18 hilabeteko neskatoa Iruñekoa da, baina Burgosko (Espainia) ospitale batean dago, hura ere, Arta Intentsiboetan.

Azken bi asteetan bederatzi nafar ingresatu behar izan dituzte meningitisa dutelakoan. Aipatutako hiru haurrek ez ezik, 80 urteko gizon batek eta 14 urteko neskato batek ingresatuta jarraitzen dute oraindik. Nolanahi ere, kasu horiek ez dutela elkarren artean harremanik nabarmendu du Nafarroako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.