Gertakaria

Artaziekin eraso diote emakume bati Donostian, lapurreta egiteko

2006ko urriaren 23a
12:52
Entzun
Atzo goizeko hamaiketan, Donostiako Amara auzoko kutxazain automatiko batean dirua atera berri zuen emakume horrek, beste emakume batek atzetik heldu, eta artazi batzuk lepo parean jarriz atera zuen dirua emateko eskatu zionean.

Kutxazainetik hartu zituen 50 euroak eman zizkion, baina bien arteko tira-bira horretan, eskuan zauritu zuen lapurreta egin zion andrazkoak. Ondoren, ihes egin zuen gizon batekin.

Handik gutxira, ordea, lekukoen laguntzari esker, Errondo pasealekuan atzeman Ertzaintzak ustezko bi erasotzaileak, eta atxilotu egin zituen. 44 urteko emakume bat eta 28 urteko gizonezko bat dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.