Itoitz

'Artezki' kultur proiektuan parte hartzeko deia egin dute Itoizko 'solidarioek'

Nafarroako Artozki herria "babesten" ari diren solidarioek deialdi zabala egin diete gaur goizean euskal herritar guztiei 'Artezki' kultur proiektuan parte hartzeko. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte asteburu honetarako, mural bat margotzea eta Fermin Muguruzaren emanaldia, tarteko. Baina batik bat Euskal Herriko zein munduko beste edozein tokiko artistei egin diete deia, euren artelanekin Artozkira azaltzeko. Guardia Zibilak gertu-gertutik jarraitu ditu gaurko agerraldiaren nondik norakoak.

2003ko irailaren 25a
17:07
Entzun
Itoitzeko solidario Dani Unzitik eman du gaur Artozkin 'Artezki' proiektu kulturalaren berri. Harekin batera, Belen Urrizalki eta Alonso Moreno Artozkiko bizilagunak eta Jabier Martinez Gil Zaragozako Unibertsitateko Hidrologia katedraduna izan dira. Kazetari ugari hurbildu dira gaur goizean Artozkira, baina zenbaitzuk Guardia Zibilaren kontrola igaro behar izan dute lehenik.

Unzitik dei berezia egin die Euskal Herriko nahiz kanpoko artista guztiei beren artelanekin Artozkira hurbiltzeko. Baldintza bakarra galdegiten die: obra guztiak Artozkin gelditzea, eta Artozki eraisten badute, obra guztiak eraitsitako etxeen barrenetan gelditzea.

Jabier Martinez Gil Zaragozako Unibertsitateko Hidrologia katedradunak ere babesa eskaini nahi izan die Artozkiko bizilagun nahiz herritarrei. "Proiektuaren atzean, batik bat, interes ekonomikoak daude, eta segurtasunaren inguruan ere zalantza handiak ditut", adierazi du. Halaber, Nafarroako gizartearen jarrera epela salatu du Martinez Gilek.

Mural margotzea eta Fermin Muguruzaren emanaldia

Larunbatean, hilak 27, mural bat margotuko dute Asisko Urmeneta, Jokin Larrea, Patxi Araujo eta Zaldi eroa margolari eta ilustraile nafarrek Artozkiko plazan. Igandean, berriz, Fermin Muguruza kantariak emanaldi bat eskainiko du, arratsaldeko 19:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.