Ingurumena

Artikoa urtuta 2030erako?

Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak arriskua dagoela adierazi du klimari buruzko Munduko Biltzarrean, eta Artikora joatekoa da.

2009ko irailaren 3a
18:57
Entzun
Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusiak ere ohartarazi du arriskuaz: "Artikoa munduko beste edozein toki baino gehiago ari da berotzen eta 2030erako izotzik gabe gera daiteke". Klimari buruzko Munduko Biltzarrean egin ditu adierazpenok, Genevan, eta, klima aldaketaren ondorioen berri hobeto jakiteko xedez, Ban Ki-moon bera Artikora joango da. Aurreko egunetan Ny Alseund (Norvegia) nazioarteko basean egon da, hainbat herrialdetako zientzialarik Artikoan egiten dituzten ikerketa lanen berri jakiteko.

Klima aldaketari aurre egiteko, urtean 600.000 milioi dolar beharko direla kalkulatu dute NBEko adituek. Diru kopuru hori munduko BPG barne produktu gordinaren %1 litzateke.

Abenduan goi bilera dira egitekoak Kopenhagen (Danimarka), eta NBEko buruak akordioetara heltzeko eskatu du. Kyotoko Protokoloa ordezkatuko duen ituna egitekoak dira orduan.

150 herrialdeetako ordezkariak ari dira parte hartzen Genevako biltzarrean, eta klima aldaketaren ondorioak hobeto antzemateko asmoz mekanismoak dituzte aztergai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.