EUSKAL HERRIA

Artikulu batean "terrorismoa goratzea" egotzita, bost lagun epaitu dituzte Auzitegi Nazionalean

ETAko lau kideri "gorazarre egin, miretsi eta goratu" izana egotzi die epaitegiko fiskalak.

Bost auzipetuak, epaiketan, gaur. FERNANDO VILLAR, EFE
Berria.info
2014ko otsailaren 10a
16:37
Entzun

Bina urteko espetxe zigorra eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak Aitor Zelaieta, Maku Basabe, Ziortza Aiensa, Mikel Sanchez, eta Julen Orbea Bilboko alde zaharreko auzokideentzat. 2012ko abuztuaren 15ean BERRIAn eta 16an Gara-n argitaratu zuten 25 urte igaro eta gero, maite zaitugu! izenburu zuen artikulua.

Maite Perez Server zenaz, "1987ko jaien hasiera zen, zure konpromisoa muturreraino eramanda herri honen iparrorratzetako bat bihurtu zinenean", idatzi zuten artikuluaren egileek, eta hori "terrorismoa goratzea" izan litekeelakoan epaituko dituzte.

1987ko abuztuan hil ziren Perez Server eta Rafa Etxebeste Donostian, maneiatzen ari ziren lehergailuak eztanda eginda.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.