Artikuluaren pasarteak

2011ko uztailaren 17a
00:00
Entzun

'EUSKAL ARRAZOIA'

Gezurrak historian. «Euskal Herriko errealitate historikoa desitxuratzeko nahia etengabea izan da Espainiako politika kosmogonikoan. (...) Ikuspuntu horretatik bakarrik uler daiteke Bateragune auzia gisa bataiatu den prozesu judiziala».

Prozesu politikoa. «Instrukzio epailearen eta fiskaltzaren asmo bakarra ezker abertzalearen estrategia politikoa zapuztea izan da. Auzi hau estatu arrazoiaren tamainara eraiki da. [...] Bere helburu bakarra da jokaleku politiko berria ahal den gehien atzeratzea [...]. Iruzurhandi honetan akusatuta gaudenok paradigma berria burutzea ezinbestekotzat jotzen dugu: estrategia ausarta da, bide politiko eta demokratikoekin zeharo konprometituta dago, edozein biolentzia motarekin bateraezina da, eta, haren bitartez, proiektu independentista eta sozialista aurrera eraman nahi dugu, herritarren babes nahikoa baldin badugu».

Apustu garbia. «2009ko urrian izandako polizia operazioaren lehentasuna ezker abertzalearen estrategia aldaketa zapuztea izan zen, militantziak oinarriak eztabaidatzea eragoztea eta, ondorioz, bideraezina egitea». «Aurkeztu diren froga dokumentalak eta lekukotzek diote gure jardun politikoa estrategia politiko-militarra gainditzera bideratuta egon dela soil-soilik».

Errealitatea. «ETAren existentzia soila hainbat sektorerentzat mehatxua bada ere, ukaezina da hartutako erabakiak positiboak direla».«Europa Euskal Herrira begira dago, eta aukera berriak sortuko diren pertzepzioa dauka. Ezker abertzalearen ekarpena ezinbestekoa izan da egoera horretan».

Bakea, denontzat. «Abian den prozesu politikoak ez du atzera bueltarik. Geldiezina da, auzitegiak erabaki bat ala bestea hartzen duela ere. Iraganekojokalekuetan jarraitzea nahiago duten sektoreak berandu iritsi dira historiaren erlojua gelditzeko». «Bake eta normalizazio politikorako jokaleku bat lortzea lan kolektiboa da. Ezker abertzalea, eta epaituak izan garenok, apustu horrekin erabat konprometituta gaude. Norabide horretan dugun usteak ez du atzera bueltarik». «Gaur-gaurkoz indarra, jazarpena eta errepresioaren estrategia erabiltzen duen bakarra estatua da [...]. Ordua iritsi da irtenbide demokratikoak eta bakea lortzeko balio duen prozesu berria abiatzeko».

Trantsizio demokratikoa. «Estatuari dei egiten diogu indarkeria alboratu eta estrategia politiko huts baten alde arriska dadin, estatu arrazoia eta egia bateragarriak izan daitezen». «Ez gara zigorraren beldur, historiak absolbituko gaituelako. Areago, Euskal Herriak jada absolbitu egin gaitu». «Bakea egin behar dugu. Etorkizuna askatasunean eta demokrazian partekatu behar dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.