Arto transgenikoa jartzea debekatu egin du Parisek
PARIS. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ezingo da arto transgenikorik landatu, oraingoz, Frantziako Gobernuak debekatu egin baitu, ingurumenean kalterik sortzen ote duen argitu artean. Azaroan arto transgenikoa ereitea baimendu zuen Parisek, 2008tik indarrean zegoen debekua kenduta; ordea, orain, landatzeko epea hastear zela, berriro galarazi du, ez dagoelako argi kalterik ez duela eragiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu