Politika

Arturo Cubillas epaitzeko edo Espainiaren esku uzteko eskatu dio Conde-Pumpidok Venezuelari

Espainiako fiskalburuak dio deportatuak ETA lagundu duelako zantzuak daudela, eta Venezuelak ETAren kontrako borrokan gehiago lagundu dezakeela.

2010eko urriaren 13a
17:10
Entzun
Candido Conde-Pumpido Espainiako fiskalburuak Arturo Cubillas epaitzeko edo Espainiaratzeko eskatu dio Venezuelari. Bere hitzetan, Espainiak ez du onartuko ETAk nazioartean inolako babesik izatea, eta deportatuak ETA lagundu duelako zantzuak ikusten dituenez, auzi horretan azkenera arte iristeko asmoa dutela iragarri du.

Gainera, ETAren aurkako borrokan Venezuelaren ekarpena nabarmen hobetu daitekeela esan du Conde-Pumpidok. "Espainiarekin harreman onak dituen herrialde batengandik espero daitekeena da ustezko delitugilea epaitzea edo Espainiaren esku uztea; espero daitekeena eta exijitu daitekeena da". Auzitegi Nazionalak berea egin duela ere esan du, eta orain diplomaziaren eta politikaren txanda dela.

Miguel Angel Moratinos Espainiako Atzerri ministroak, bere aldetik, "behin betiko erantzuna" exijitu dio Venezuelari, eta Espainiak eskura dituen baliabide politiko, diplomatiko, judizial eta polizialak erabiliko dituela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.