Arturo Cubillas ikertu egingo duela iragarri du Venezuelak. Herrialde hartako kantzilerrak, Nicolas Madurok, eman dio berria Espainiako Gobernuari. Albiste agentzien arabera, Espainiako eta Venezuelako gobernuak hizketan aritu dira azken egunetan Cubillasi buruz. Asteon, Espainiako Auzitegi Nazionalak Cubillasi leporatu dio Juan Carlos Besance eta Xabier Atristain ustezko etakideei ikastaroak ematea armak erabiltzeari buruz.
Ismael Moreno epailearen autoa dago ika-mikaren oinarrian. Atristainek eta Besancek ustez Guardia Zibilari egindako deklarazioetan adierazi zuten Venezuelan jaso zutela armak erabiltzeko ikastaro bat. Bi horiek salatu dute guardia zibilek torturatu egin zituztela atxiloaldian. Areago, Atristainen deklarazioa ez zuen sinatu ofizioko abokatuak, haren egoera ikusita.
Morenoren autoa Venezuelako Gobernuari atzo helarazi zioten. Espainiako Atzerri ministroak, Miguel Angel Moratinosek, dei egin dio Venezuelari Cubillasen aurkako "ekintza zehatzak" egitera.
Gobernuko funtzionarioa da Cubillas. Argeliatik deportatu zuten hara, 1989an. Argelen ETAk eta Espainiako Gobernuak izandako negoziazioek porrot egin ondoren izan zen.
POLITIKA
Arturo Cubillas ikertzen hasiko da Venezuela
Ustezko etakideei ikastaroak ematea leporatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, Xabier Atristainek eta Juan Carlos Besancek ustez egindako deklarazioetan oinarrituta. Bi horiek salatu dute Guardia Zibilak torturatu egin dituela atxiloaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu