Arturo Villanueva iheslaria atxilotu du Frantziako Poliziak, Urruñan, euroaginduagatik
Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Arturo Villanueva iheslaria atxilotu zuen atzo eguerdian Frantziako Poliziak Urruñan (Lapurdi). Baionako polizia etxera eraman zuten lehenik, eta Paueko Auzitegira (Frantzia) ondoren, Espainiaratzeko prozedura hasi bitartean espetxera bidali ala baldintzapean aske utzi erabakitzeko. Lapurdira etorri berria zen Villanueva, eta bizitza erabat publikoa zeraman. Segi erakundearen aurkako polizia operazio batean atxilotua zuten 2001ean. 2009an, Belfasten atzeman zuten, baina bertako auzitegiak atzera bota zuen Espainiaren euroagindu eskaera. Ezker abertzaleak eta Gatazkaren Konponbide Integralerako Mugimenduak atxiloketa gaitzetsi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu