ATENTATUA GETXON

Artxandan autoa lapurtu eta jabea lotuta utzi dute

2005eko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zabaldu zuenez, atzo goizean Artxanda mendiaren mintegiaren inguruan lapurtutako auto bat erabili zuten Neguriko Ondategi kalean bonba jartzeko. Bilboko lagun batek Ertzaintzaren aurrean salatu zuenez, 10:00ak aldera, ETAko kideak zirela esan zioten bi lagun armatuk kotxetik jaitsiarazi, zuhaitz bati lotuta utzi eta Peugeot 306 markako autoarekin alde egin zuten. Gizonak bere kabuz askatzea lortu zuen, eta Txurdinagako Ertzaintzaren komisaldegira joan zen salaketa jartzera. Kateatutako gizonak arratsalde osoa eman zuen Ertzaintzaren aurrean deklarazioa egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.