euskal herria

Artxibatu egin dute Sabino Cuadrak Poliziaren aurka jarritako salaketa

Iazko irailaren 26ko greba orokorrean izandako liskarretan hainbat pertsona zauritu zituen Poliziak, Sabino Cuadra Amaiurreko diputatua tartean. Helegitea jar diezaioke erabakiari.

2013ko martxoaren 7a
13:19
Entzun

Nafarroako Auzitegi Nagusiak gaur eman du ebazpenaren berri. Cuadrak orduan salatu zuen diputatu bati eraso egitea Espainiako Zigor Kodean jasotako delitua dela. "Murrizketa sozialetan ez ezik, giza eskubideetan ere mozten ari dira", esan zuen.

Hamabost salaketa aurkeztu ziren polizien aurka. Guztiek adierazi zuten greba egunean euren eskubideak erabiltzen ari zirela, armarik gabe zihoazela eta horren aurrean Poliziak "justifikaziorik gabeko" bortizkeria erabili zuela.

Greba eguneko Poliziaren jazarpena gaitzetsi zuten mila herritarrek urrian Iruñean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.