Urnietako alkate Ugaldek Arnasa plataformako kideei leporatzen zien zenbait gertakariren ardura; hala nola, hormetan "ustela" izatea leporatzen zioten margoak egitea, anonimo bat igortzea, zein beste etxe atarian amaitu zenprotesta bat antolatzea. Zehazki, Jacinto Albisu Arnasako presidentea eta Peio Lozano teknikaria egin zituen gertakari horien arduradun, eta haien kontra jarri zuen salaketa.
Donostiako 5. Instrukzio Epaitegiaren iduriko, ordea, ez dago jazoera horien ardura inori leporatzeko adinako frogarik, eta, beraz, salaketa artxibatzea erabaki du.
Protesta martxa antolatu zutela bai, baina gainerako gertakariekin ez duela zerikusirik agertu du Arnasa plataformak.
Errausteko plantak
Artxibatu egin dute Urnietako alkateak Arnasa plataformaren aurka ezarritako salaketa
Florentino Ugalde Urnietako (Gipuzkoa) alkateak herri horretan eraikitzekoa zen errausteko plantaren kontrako Arnasa Plataformako arduradunen aurka salaketa aurkeztu zuen. Hain zuzen ere, kalteak, irainak eta hertsapena leporatzen zien Ugaldek Jacinto Albizu Arnasako lehendakariari eta Peio Lozano plataforma bereko teknikariari. Inor inputatzeko frogarik ez dagoela eta, salaketa artxibatzea erabaki du Donostiako 5. Instrukzio Epaitegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu