ondarea

Artxibo funtsen katalogoa sareratu du Euskaltzaindiak

Euskal kulturarekin lotura duten 13.700 fitxak osatzen dute katalogoa. Erdi inguru dokumentuak dira, eta gainontzekoak argazkiak. Batzuk akademiarenak dira; besteak, euskaltzainek, euskaltzaleek edo erakundeek emandakoak.

Mitxelena, Villasante eta Txillardegi ageri diren argazki bat. EUSKALTZAINDIA
Ibai Maruri Bilbao.
2015eko azaroaren 27a
11:07
Entzun

Gaurtik eskura dago Euskaltzaindiaren artxibo funtsen katalogoa. Euskaltzaindiaren web orrian, Azkue Bibliotekaren atalean sartuta kontsultatu daiteke. Orain arte bibliotekaren funtsa zegoen; orain artxiboena ere ipini dute aldamenean. 

Andres Urrutia euskaltzainburuaren esanetan, "pausu itzela, esanguratsua" eman du Euskaltzaindiak. Sorreratik Euskaltzaindiaren helburua bere ondarea "zabaltzea, kaleratzea eta herritarren eskuetan jartzea" izan dela ekarri du gogora. "Jendeak erabiltzen ez badu, funts honek ez du funtsik", egin du hitz jokoa.

Agiri, dokumentu eta argazki guztiak euskal kulturari lotuta daude. Osotara, 13.700 fitxak osatzen dute katalogoa: 7.300 dosierrak dira eta 6.000tik gora argazkiak. Dokumentu gehienak ia ehun urtetan Euskaltzaindiak berak sortutakoak dira. Gainontzekoak euskaltzainek, euskaltzaleek eta erakunde zein elkarteek emandakoak dira. Pruden Gartzia Azkue Biblioteka eta Artxiboko zuzendariaren esanetan, "errabiltzeko erraza" da; "interneten egin daitekeen beste edozein bilaketaren antzekoa". Edonola ere, gogoratu du zalantzarik edo laguntzarik behar izanez gero, eurengana jo daitekela. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.