"Bi alditan aurkeztu dut nire burua EAJren presindentziarako, egoera jakinetan gainera, eta beste inoiz ez naiz aurkeztu, nahiz eta kargua nik bete", azpimarratu du gaur eguerdian Xabier Arzallusek Bilbon. EAJko lehendakaria lasai agertu da, eta EAJ ez dela umezurtz geratuko bera joatean adierazi du. "JuanAjuriagerra ordezkatu nuen nik eta ez zen ezer gertatu, eta orain ere ez da ezer gertatuko", azaldu du.
Bere asmoa alderdiko zuzendaritza uztea bada ere, "agian segitu" egin beharko duela adierazi du. "Batzuk nik jarraitzea nahi dute eta beste batzuk ez; garrantzitsuena exekutiba sendo bat osatzea da, bera izango baita abileziak erakutsi beharko dituena", esan du Arzallusek.
EAJko buruzagiak garrantzia kendu die aurreko astean Mayor Orejak autonomia desegiteko aukeraren inguruan egindako adierazpenei, "ez da ezer ere gertatzen" , esan du.
EBBko lehendakaritza
Arzalluzek posible ikusten du EAJren zuzendaritzan segitzea
Xabier Arzalluz EAJko Euskadi Buru Batzarreko lehendakariak posible ikusten du kargu berean jarraitzea, nahiz eta bere asmoa uztea den. Bilbon egindako agerraldian adierazi duenez, abenduan bukatzen zaio agintealdia, eta argi utzi nahi izan du ez duela bere burua aurkeztuko. Jaime Mayor Orejak autonomia desegiteko planteatutako aukerari garrantzia kendu dio Arzalluzek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu