1998an eta 1999an EAJko eta EAko buruzagi ziren beste lagun batzuk ere eman ditu auzitara AVTk.
Izan ere, garai hartan, Eusko Jaurlaritzaren eta ETAren artean akordio bat indarrean egon zela dio AVTk, eta hori frogatzeko dokumentuak badaudela diote, esaterako EAJren webgunean. Dokumentu horiek "ezagunak" direla diote, baina juridikoki ez direla aztertu.
politika
Arzalluzen eta Garaikoetxearen aurka salaketa jarri du AVTk, "ETAri laguntzea" egotzita
Xabier Arzalluz eta Carlos Garaikoetxearen kontrako kereila jarri du "talde armatuarekin kolaboratzea" leporatuta AVT Espainiako Terrorismoaren Biktimen Elkarteak. Espainiako Auzitegi Nazionalean jarri dute kereila, bi horiek 1998a — orduan EAJko eta EAko lehendakariak ziren, hurrenez hurren— ETArekin "isileko akordioa" lortu zutela esanda. AVTko abokatu Emilio Murgiak esan duenez, "alderdi politiko bat eta elkarte terrorista bat akordio batera iriste hutsa kolaborazioa da AVTren ustez".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu