AS hautesle elkarteek sartu dituzte babes helegiteak Auzitegi Konstituzionalean

Epaileek ostegunean gauerdira arteko epea dute elkarteei buruzko behin betiko erabakiak hartzeko.

2007ko maiatzaren 8a
15:36
Entzun
Abertzale Sozialistak izeneko hautesle elkarte denek sartu dituzte babes helegiteak gaur goizean Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, Madrilen. Jone Goirizelaia abokatuak sartu ditu 246 elkarteen helegiteak, herenegun Auzitegi Gorenak haiek denak balio gabe utzi eta gero, "Batasunaren estrategia" direlakoan. Espainiako Gobernuak sartu zituen inpugnazioak, Fiskaltzaren eta Estatu abokatuaren bitartez.

Auzitegi Konstituzionalak ostegunean gauerdira arteko epea dauka elkarte haiei buruzko behin betiko erabakiak hartzeko. Ostiralean hasiko da maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeetako kanpaina.

EAE-ANVren 133 zerrenda ere balio gabe jo zituen Auzitegi Gorenak, baina horiek denbora gehiago daukate helegiteak sartzeko: 20 egun (asteburuak salbu). Izan ere, Auzitegi Gorenak Alderdien Legea erabilita hartu du EAE-ANVz erabakia eta ez Hauteskunde Legea erabilita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.