Euskalgintzaren aurkako polizia operazioa

"Asaldatuta" dagoela dio EAJko zuzendaritzak

EAJko zuzendaritzaren iduriko, bart gaueko operazioak "terrorismoaren aurkako borroka aitzakia gisa" jarri du euskal kultura erasotzeko, eta "pentsamendu askea eta adierazpen askatasuna murrizteko". Halaber, gertatutakoarekin "asaldatuta" dagoela adierazi du jeltzaleen zuzendaritzak, Josune Ariztondo EBB Euzkadi Buru Batzarreko zuzendariak irakurri duen idatzi baten bidez. Halaber, "kezka" agertu du atxilotuek Guardia Zibilaren esku jaso dezaketen tratua dela-eta.

2003ko urriaren 16a
17:22
Entzun
Euskalgintzaren sektoreko enpresetako arduradunek "beren jardunaren zilegitasuna, legezkotasuna eta gardentasuna" erakusteko "ahalegin handia" egin dutela azpimarratu du EAJko zuzendaritzak, "hain zuzen ere, gure kultura eta euskara bultzatzeko bokazioak gidatuta eta gure herriaren pluraltasunaren berme diren heinean". Euskalgintzako arduradun horien jarrera ona, ordea, Espainiako Estatuak "enoratuz, mespretxuarekin eta polizia operazioarekin" ordaindu duela iritzi dio EAJk.

Halaber, jeltzaleak "kezkatuta" agertu dira atxilotuak jaso dezaketen tratua dela-eta. "Min handiz gogoratzen ditugu 'Egunkaria'-ko zuzendaritzako kideek salatutako torturak; Espainiako Gobernuko arduradunek iseka eginez erantzun zituzten salaketak, hain justu, atxilotuen eskubideak babestu ordez salaketak artxibatzeko eskatuz ", azpimarrratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.