EUSKAL PRESOAK

Asier Arzalluzek ere gose greba utzi behar izan du

Osasun arazoengatik utzi du greba preso donostiarrak, 29. egunean. Sei lagunek jarraitzen dute gose greban. Hamabost kilo galdu ditu bakoitzak, eta oso ahul daudela ohartarazi dute.

2013ko azaroaren 25a
20:51
Entzun

Urriaren 28an ekin zioten gose grebari Sevilla II espetxeko euskal presoek. 29 egun beteko dituzte gaur, eta Asier Arzalluz donostiarra izan da gose greba utzi duen azkena, osasun arazoengatik. Halaxe jakinarazi du Etxerat elkarteak. Garikoitz Etxeberriak eta Urtzi Paulek ere arrazoi berberengatik utzi zuten greba, baina itxialdian jarraitzen dute Javier Agirre eta Iñaki Arakamarekin batera. Gose grebarekin batera bat egin zuten Manu Gonzalezek eta Kolodo Apariciok ere, baina biak aske geratu dira azken egunotan.

Gose greban jarraitzen dutenak, horrenbestez, sei euskal preso dira: Iker Agirre, Gurutz Agirresarobe, Juan Mari Etxebarri, Txus Goikoetxea, Juan Lorenzo Lasa eta Roberto Lebrero. Bakoitzak 15 bat kilo galdu dituela eta osasun egoera oso ahulean daudela ohartarazi du Etxerat-ek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.