Bahiketa Kolonbian

Asier Huegun: "Denbora beharko dut honi guztiari buelta emateko"

Oraindik bizarrarekin, piztu duen arretarekin harrituta, eta urduri eta une batzuetan hunkituta agertu da Asier Huegun gaur eguerdian komunikabideen aurrean egin duen agerraldian. Kolonbiako ELN Nazio Askapenerako Armada talde gerrillariak bahituta egon den bi hilabete eta erdian izan dituen bizipenak azaldu ditu, alde batetik, Huegunek. Bestetik, eskerrak eman nahi izan ditu berriro: eskerrak berari zein familiari lagundu eta elkartasuna adierazi dieten denei. Halaber, oraindik ELNren esku diren bost lagunak izan ditu gogoan, eta pertsona guztiek "askatasuna merezi" dutela azpimarratu du.

2003ko azaroaren 27a
14:01
Entzun
Bere askatasuna ukatzea gogorra da, beti besteen menpe, beraiek esaten dutenena jan, beraiek esaten dutenean lo egin, ez da esperientzia polita izan; ezta gutxiagorik ere.

' Berria'-ko kazetari Jakes Goikoetxeari Bogotatik Hondarribira arteko hegaldian esandakoa berretsiz, bere bizia arriskuan ez duela ikusi agertu du gauko prentsaurrekoan Huegunek. Alegia, bahitzaileek hasiera-hasieratik esan zietela beren bizia errespetatuko zutela, eta, alde horretatik, lasai egon dela. Onartu du lantzean behin Kolonbiako Armadarekin zein paramilitarrekin topo egin eta enfrentamendua sortuz gero bala galduren batek jotzeko ikara izan dutela, baina horren guztiaren gainetik, familiak eta lagunek kezkatzen zutela. Hau da, sendiak eta ingurukoek, hemen Euskal Herrian, bere egoeraren ezjakinean bizi zezaketen larritasunak. "Oroitzapen horiek sortutakoak izan dira momenturik gogorrenak. Denbora beharko dut honi guztiari buelta emateko", agertu du.

Era berean, oso gogoan izan ditu oraindik bahituta segitzen duten bost lagunak, eta "lehenbailehen" aske geratzea opa die. "Nik izan dudan bezala, haiek ere askatasunaukatua dute, eta denok merezi dugu askatasuna. Norberak nahi duen momentuan nahi duena egiteko aukera izatea, eta ez besteek behartuta", esan du.

Huegunen prentsaurrekoak itzeleko ikusmina piztu du, eta kazetariz gainezka zegoen agerraldila egin duen aretoa. Gazte donostiarrak harrituta hartu du jakinmin hori guztia, eta agerraldiaren une batzuetan, hunkituta, hizketan segitzeko zailtasunak izan ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.