Asier Lavanderaren hiltzaileari hemezortzi urteko espetxe zigorra ezarri dio auzitegiak

Erredakzioa
Iruñea
2012ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Hemezortzi urteko kartzela zigorra ezarri diote Asier Lavandera gazte donostiarra hil zuen mutilari. Zinpekoen epaimahai batek epaitu zuen, eta hilketaren erruduntzat jo; «ankerkeriaz» aritzea larrigarritzat jo zuen, gainera. Akusatuak berak epaiketan bertan aitortu zuen hilketa, eta ez zuen egindakoaren damurik agertu. Fiskalak hemezortzi urteko espetxe zigorra eskatu zuen harentzat, eta epaileak bat egin du eskariarekin; Lavandera zenaren gurasoei 213.113 euroko kalte-ordaina eman beharko die Sergio Fernando R.S. hiltzaileak. Senideek zigor handiagoa nahi zuen, 25 urtekoa; defentsak, berriz, hamabost urteko kartzelaldia eskatu zuen, galdegin zezakeen txikiena, hilketa aitortzeak aringarri izan behar zuelakoan.

Lekunberrin (Nafarroa) hil zuten Lavandera gaztea, dantzaleku baten atarian, orain bi urte. Liskarra izan zuten hiltzaileak eta biek, eta labana aterata hil egin zuen Sergio Fernando R.S.k. Hiru bider sastakatu zuen aurrena, eta, Lavandera ihes egiten saiatzean, atzetik jarraitu eta beste bi aldiz sartu zion labana. Lagunekin autoan sartu, eta ihes egin zuen hiltzaileak, baina atzeman egin zuten errepideko kontrol batean .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.