Paueko (Frantzia) Apelazio Auzitegiak Asier Tapia presoa Espainiaratzea erabaki du gaur. Espainiako Auzitegi Nazionalak egina zuen eskaera, Tapia 2005eko otsailean deklaratzera azaldu ez zela-eta. Defentsak helegitea sartu du, eta auzitegiak hilabetera eman dezake erantzuna.
Tapia 2001ean atxilotu egin zuten, Haikaren kontrako operazioaren ondoren emandako prentsaurreko bategatik. Kale erasoak sustatzea leporatu zioten. Horretaz gain, 1994 eta 2001 artean Gipuzkoan eta Bizkaian kale erasoak egitea ere egotzi zioten, eta Espainiako Fiskaltzak 111 urteko kartzela zigorra eskatu zuen harentzat. 2001eko martxotik urrira bitartean preso eduki zuten, eta 30.000 euroko bermepean irten zuen aske.
Frantziako Poliziak joan den urriaren 2an atxilotu zuen Tapia, Biriatun (Lapurdi). Askatasunak orduan jakinarazi zuenez, bizimodu normala egiten zuen hark.
Donostiarra da Tapia.
Politika
Asier Tapia Espainiaratu egingo du Frantziak
2005ean ez zen Espainiako Auzitegi Nazionalera azaldu. Kale erasoak sustatzea eta egitea leporatzen diote. Frantziako Poliziak joan den urriaren 2an atxilotu zuen Tapia, Biriatun, eta Askatasunak zioen bizimodu normala zeramala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu