Joseba Asiron aukeratu dute Iruñeko alkate. Hari eginiko elkarrizketa argitaratuko du igandean BERRIAk. Hau da aurrerapena:
- "Badira gauzak egiteko beste modu batzuk, eta horrek ez du esan nahi kaosa eta kataklismoa sortuko denik".
- "Herritarrak oso aspertuta daude orain arte egindako politikarekin, ezkutuko pribilegioekin, dietekin, ustelkeriarekin…"
- "Aurrera begira nahi dugu beste ordenantza bat osatu, eta baldintza bat bete behar du: jo behar da euskararen normalizaziorantz".