Politika. Askapena

Askapena: "Ez dugu onartuko elkartasun zubiak eraistea"

Donostiako Dokan ehun lagun inguru elkartu dira gaur goizean Askapenako bost auzipetuei babesa agertzera eta elkartasun internazionalistan lanean segituko dutela berrestera.

Askapenaren aurkako auzia salatzeko prentsaurrekoa, gaur, Donostian. JON URBE / ARGAZKI PRESS
gurutze izagirre intxauspe
2015eko otsailaren 14a
13:18
Entzun

Auzitegi Nazionaleko fiskalak seina urteko kartzela zigorra eskatu du bost lagunentzat, eta Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke elkarteen legez kanporatzea ere bai. Epaiketa aurten izango dela uste dute.

Auzipetuen izenean Gabi Basañezek eta Walter Wendelinek hartu dute hitza. Esan dute Auzitegi Nazionalaren helburua azken hamarkadetan egin den lan internazionalista trabatzea dela, baina ez dutela onartuko. "Ez dugu onartuko elkartasun zubiak eraistea", esan du Basañezek. Uste dute auzi honetan ez dagoela bakarrik bost auzipetuen askatasuna jokoan, elkartasun internazionalistaren aurkako erasotzat baitaukate auzia. Horregatik, konpromiso bat hartu dute:  "Estatua geldiaratzeko tresna izango gara, erortzen ari den inperio baten erokeria nahiak uxaraziz".

Askapenaren izenean Alaitz Amundarain eta Nahia Bellosok hartu dute hitza. Herri mugimenduak beharrezkoak direla azpimarratu, eta borroka internazionalistan segituko dutela berretsi dute, "hau sustraietatik aldatu nahi dugunon artean elkartasun zubiak indartu nahi ditugulako"

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.