Askapenaren kontrako auziarekin aurrera jarraitzea erabaki du Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Walter Wendelin, Gabi Basañez, Unai Vazquez, David Soto eta Aritz Ganboa auzipetu ditu. Guztiak ere iazko irailaren 28ko operazioan atxilotutakoak dira.
Askapena «ETAren agindupeko egituran» dagoela dio epaileak, atzo kaleratutako autoan. ETArentzat «kanpoko babesak» lortzea zuen egitekoa, haren arabera. Europako herrietan «elkartasun batzordeak» sortzea, Europako Gizarte Foroan eta Mundukoan parte hartzea eta brigadak antolatzea egozten die bost lagun horiei.
Askapenako bost kide auzipetu ditu epaileak, auziari segida emanez
«ETAren agindupeko egituran» dago Askapena, Pablo Ruz epaileak autoan jaso duenez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu