Presoak

Askatasuna: "Auzitegi Nazionalak heriotza zigorra ezarri nahi dio Unai Paroti"

Espainiako Auzitegi Nazionalak kaleratu duen auto batek ezartzen duenez, Unai Parot euskal presoak 30 urtetako espetxe zigorra bete beharko du 2011. urtetik aurrera, egun betetzen ari den zigorra amaitzen denean. Askatasunak gogor salatu du erabakia. "Neurri errepresiboekin ez dute lortu azken 15 urteetan Unai Paroten duintasuna eta jite politikoarekin amaitzea, ezta bere biziarekin ere. Orain, zigor eta mendeku modu berri bat jarri dute abian helburu horien bila, biziarteko espetxe zigorra, heriotza zigorra hain zuzen ere".

2005eko apirilaren 27a
13:55
Entzun
Askatasunak "eraso berri honi erantzuteko" deia luzatu dio euskal gizarteari. "Errepresioan Espainiak eman duen jauzi berri honen aurrean Askatasuna Amnistiaren Aldeko antolakundeak bere salaketarik gogor eta tinkoena plazaratu nahi du. Euskal gizarteari, mobilizazioaren bitartez horrelakorik ez onartzeko deia egiten diogu, finean gure duintasuna ere kolokan jartzen ari baitira horrelako neurriak onartzen baditugu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.