Epaia baloratzeko emandako prentsaurrekoan honela hitz egin du Askatasunako bozeramaile Julen Larrinagak: "Urtez urte legeak, legeen interpretazioak eta sententziak okertzen joan dira. Egoera oso larria da, eta sententzia hau beste kolpe bat da askatasun demokratikoentzat. Tribunal berezi horren desagerpena eskatzen dugu".
Atxiloketa prebentiboak 18/98 auziaren jarraipena dira Askatasunaren iritzian. "Dena ETA da" teoriapean, elkarteen kontra hasi, eta gizabanakoen kontra egiten jarraitu dutela azalduz.
Epaiketan zerrendarik ez
Epaituen izenak, poliziaren esanetan Ibon Fernandez Iradi ustezko etakideari atzeman zioten zerrendan zeudela dio epaiak, baina epaiketan, zerrenda hori ez zela agertu ere egin azpimarratu du Askatasunak. "Baina horrek berdin dio", azaldu dute, ironiaz.
Politika
Askatasuna: "Espainiako Auzitegi Nazionalean ez dago euskal herritarrentzat sententzia justurik"
Operazio prebentiboetan atxilotutakoei jarritako epaiarekin "dena ETA da" teoria berretsi du Espainiako Auzitegi Nazionalak, Askatasunaren iritzian. Esan dutenez, horrek garbi uzten du auzitegi horretan ezinezkoa dela euskal herritarrentzat "sententzia justuak" lortzea. Esan dutenez egoera " oso larria" da, eta epaia askatasun demokratikoen kontrako kolpea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu