Euskal presoak Euskal Herrira. Xantaia gehiagorik ez! Biziarteko kartzelaldirik ez! Heriotza zigorrik ez!. Lelo horiexekin egin nahi ditu amnistiaren aldeko mugimenduak manifestazioak larunbatean; batetik, presoen hurbiltzea eskatzeko eta bestetik Iñaki de Juana Chaosekin gertatzen ari dena salatzeko. Hala agertu zuten Joxean Agirrek, Anaiz Funosasek eta Asier Virumbralesek asteartean ekimenak aurkeztu zituztenean.
Manifestazio horien ingurukoak ikertzeko eskatu die Baltasar Garzon epaileak Espainiako segurtasun indarrei, galarazteko arrazoirik dagoen ikusteko. Halaber, Fiskaltzari ere eskatu dio iritzia: manifestazioak Askatasunak antolatu dituela frogatuz gero debekatzeko eskatu dio; aldiz, deialdia norbanakoen izenean eginda badago baimentzearen alde egingo duela iragarri du.
Politika
Askatasunak antolatu dituela frogatuz gero, presoen aldeko manifestazioak galarazteko eskatu dio Fiskaltzak Garzoni
Preso politikoak Euskal Herrira ekar ditzatela eskatzeko manifestazioak egintekoak dira larunbatean Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Askatasunak antolatu dituela frogatuz gero debekatzeko eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Baltasar Garzon epaileari; aldiz, deitzaileak herritar partikularrak badira ez duela eragozpenik jarriko jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu