Askatasunako kide izateagatik ETAkoa izatea egotzita, zortzi urteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak Oihana Agirreri. Zigorra ez dela legezkoa argudiatuta, Agirreren defentsak jakinarazi du Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea jarriko duela.
Urtarrilaren 12an epaitu zuten Agirre, Askatasunako kide izatea leporatuta. Fiskalak 12 urteko espetxe eskaera egin zuen, eta defentsarako abokatuak aske uzteko eskatu. Presoei elkartasuna adieraztea eta errepresioa salatzea ez direla delitu argudiatu zuen, Agirre aske uzteko eskatzeko. Zigor epaia jakinda, argudio berarekin aurkeztuko du helegitea defentsak Auzitegi Gorenean.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kidea da Agirre. Mugimenduak Agirreri elkartasuna adierazi dio, eta orain arteko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du, eta bide horretan laguntzeko eskatu die herritarrei.
Askatasunako kide delakoan, zortzi urteko kartzela zigorra jarri diote Agirreri
Errepresioa salatzea ez dela delitu ohartarazi, eta orain arteko lanean jarraituko duela adierazi du AAMk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu