Askatasunaren ustez, indarkeriaren bukaerari buruzko "eztabaida faltsua" dago

"Aukera independentista kriminalizatu" nahi dutela esan du, "ezker abertzaleak prozesua desblokatzeko proposamena egin duenean". Ostiralean eta larunbatean mobilizazioak egingo dituzte torturaren kontra, azken polizia operazioa dela-eta.

2007ko apirilaren 11
18:05
Entzun
Askatasunak gaur berriro esan du azkeneko egunetan Guardia Zibilak atxilotutako euskal herritarrek torturak jaso izana salatu dutela (Sergio Lezkano bi aldiz bortxatu zutela adierazi du Askatasunak), eta aurten dagoeneko halako hamabost salaketa egin direla.

Egoera horretan indarkeriaz eztabaidatzea "hipokrita" dela iritzi dio, "Zuzenbide Estatuak torturaren aterkipean funtzionatzen duelako". Julen Larrinaga Askatasunako kidearentzat ustez, indarkeriaren bukaerari buruzko "eztabaida faltsua" zabaltzen ari da "botere politikoa, aukera independentista kriminalizatu nahian, ezker abertzaleak prozesua desblokatzeko proposamena egin duenean. Konponbide politikoaren garaia ez dela zabaltzen ari dira, eta mahai gainean konponbide poliziala baino ez dute jartzen, ETA desagertzea".

Tortura salaketak direla-eta, ostiralean eta larunbatean Uharte Arakilen (Nafarroa), Iruñean eta Donostian mobilizazioak egingo dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.