Atxiloketak

Aske dira Iruñean eguerdian atxilotutako bi lagunak

Jorge Olaiz preso ohiari ongietorria emateko pankarta bat jartzea leporatzen diete. Bideoa: Atxilotuetako bat komisaldegira sartzen dutenekoa (Ahotsa.info). [YouTube]https://youtu.be/b_uDfEByAdg[/YouTube]  

2016ko apirilaren 20a
08:54
Entzun

Ahotsa.info atariak jakinarazi duenez, aske dira gaur eguerdian atxilotutako bi gazteak: Haizea Perez eta Andoni Laspalas. Horiez gain, beste gazte bat ere izan da komisladegian, bere kabuz, poliziaren aurrean deklaratzen: Arkaitz Zudaire. Espainiako Poliziak atxilotu ditu lehen bi gazteak eguerdian. Ahotsa.info-k zehaztu duenez Jorge Olaiz preso oihari ongietorria emateko Iruñeko Alde Zaharrean pankarta bat jartzea leporatu eta terrorismoa goratzea egotzi diete. Aske utzi dituzte gero.

Aurretik, goizean, Bilbon beste pertsona bat atxilotu du Espainiako Poliziak Auzitegi Nazionalaren aginduz. Sare sozialetan "terrorismoa goratzea" egotzita leporatu diote hari; zehazki, ETA, GRAPO, IRA eta Terra Lliure goratzea. Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak jakinarazi duenez, borroka armatuarekin jarraitzeko deia egiten zien atxilotuak talde armatu horiei, "ETAko presoen amnistia eta independentzia lortzeko". Ertzaintzarentzat, Espainiako Poliziarentzat eta Guardia Zibilarentzat "iraingarriak" diren mezuak ere igorri zituen atxilotuak, iturri horien arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.