Etxerat elkarteak eman du Belaskoren askatasunaren berri. Nafarrak zortzi urte egin ditu espetxean, Espainiako Auzitegi Nazionalak 2008an AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketan Belasko zigortu eta gero.
Valladolidera (Espainia) eraman zuten aurrena preso, eta Picassenteko kartzelan (Herrialde Katalanak) amaitu du espetxealdia.