Laudiokoa Villenako espetxetik irten da gaur goizean.
2007ko abenduan atxilotu zuten Beloki 18/98 makrosumarioaren testuinguruan. Espainiako Auzitegi Nazionalak hamahiru urteko kartzela zigorra ezarri zion, eta zortzi urte eta erdira murriztu zion Auzitegi Gorenak. 2008an aske utzi zuten, baina 2009an espetxeratu zuten berriro, zigorra betetzeko.