Ondarroako Urtza Alkortak gaur goizean utzi zuen Estremerako espetxea (Espainia), han urte eta erdi egin ondoren. Alkorta 2013ko maiatzaren 15ean atxilotu zuen Ertzaintzak, hura babesteko eginiko herri harresiaren aurka hainbat orduz jardun ostean. Ia 300 ertzain eta 34 furgoneta erabili zituzten Alkorta atxilotzeko, eta Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azalpenak eman behar izan zituen Eusko Legebiltzarrean ertzainek erabilitako bortizkeriagatik. Espainiako Auzitegi Nazionalak bost urteko espetxe zigorra ezarri zion Alkortari ETAko talde bati laguntzea leporatuta, eta hori betearazteko kartzelaratu zuten.
Euskal presoak
Aske geratu da Urtza Alkorta, Ondarroako 'herri harresian' atxilotua
2013ko maiatzean atxilotu zuen Ertzaintzak eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak azalpenak eman behar izan zituen polizien jarreragatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu