Aske geratu da ustez Urbiolako desagertzearekin zerikusia zuen gizona

Hamabost egunetik behin agertu beharko du epaitegian sinatzera, eta kasua sekretupean dago oraindik ere

Erredakzioa
Iruñea
2010eko urriaren 12a
00:00
Entzun
Lizarrako bigarren instrukzio epaileak aske utzi du abuztuan Urbiolan (Nafarroa) desagertutako Maria Angeles Germanen kasuarekin zerikusia zuelakoan atxilotua zegoen gizona. Hori bai, hamabost egunetik behin epaitegira joan beharko du sinatzera. Kasua sekretupean dago.

German abuztuaren 9tik dago desagertuta. Oso ezaguna zen herrian, Urbiolako ostatua kudeatzen baitzuen. Egun horretan txakurra albaitariarengana eramatera joan zen, baina ez zen etxera itzuli. Orain arte ez da haren arrastorik aurkitu; ezta autoarena eta txakurrarena ere. Baina duela egun batzuk foruzainek Barbaringo (Nafarroa) bikote bat atxilotu zuten, ustez desagertzearekin zerikusia izateagatik.

Desagertuaren familiak foruzainei azaldu zienez, Germanek bikote harremana izan zuen atxilotutako gizonarekin. Ostiralean deklaratu zuten senar-emazteek.Epaileak libre utzi zuen andrea. Gizonaren atxiloaldia, berriz, beste bi egunez luzatu zuen. Hala, herenegun deklaratu zuen.

Foruzainek ikerketarekinjarraitzen dute. Aurreko ostegunean, adibidez, Villamayor de Monjardineko upategi ondoan egin zituzten miaketak. Germanen familiak «errespetua» eskatu du, eta kasua argitu arteez dute adierazpenik egingo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.